Ilargia

Eguzkia eta Ilargia
Maiz, esnatzerakoan, norbait nirekin izan delaren sentzazioa daukat. Ez dakit amets bat izan den ala ez baina norbaitekin egon naiz, amorrua ematen dit gero ezertaz ez oritzeak, baina badakit zerbait egon dela... ni nire sentimen honi Eguzkia eta ialrgiaren estasia deritzot.

Ni Ilargia naiz istorio honetan, misterotsua, iluna eta malenkoniatsua eta Eguzkia, berriz, nire ametsetako pertsona, alaia, ona eta disdira handia dario.

Horrela, zeruan, ni bueltaka eta bueltaka nabil espazio beltzean bakardadeari ziria jo nahian, baina berak beti aurkitzen du bidea ni triste jartzeko. Nire inguruan izarrak dabiltza, denak batera jolasten eta irriparretsu, askotan iseka egiten didate bakartia eta tristea naizelako.

Nire zorion unea iritsiko den egunaren zain nago, esperantza barik baina beti aurrera eginez. Nire atsekabea gero eta nabarmenagoa da

eta denbora jada ez da existitzen, bakarrik nire pentsamenduak buruan bueltaka dauzkadala.

Baina azkenean Eguzkia dator, eta, astiro-astiro, bere beroak nire sorbaldak laztantzen ditu. Berehala, burua astinduz, atzeruntz begiratzen dut eta bere argiek sortu zidaten zirrara hainbestekoa zen nola nengoen zurrunbilo beltzatik atera ninduten. Puntu honetatik aurrera dena iluntasuna da eta ez dut ezer gogoratzen, bakarrik ametsa dela eta ez dela erreala.

Comments